Hasiera  
agroturismo en Aniz
  OTORDUAK  

Jauregia I eta II etxeetan ostatu hartzen duten lagunek etxeko produktuez, batez ere, eginiko plater tradizionalak dastatzen ahalko dituzte. Baita esnekiak, esnezko postreak, txerriki-jakiak eta zekorki-jakiak, oilaskoak, arrautzak, e.a. Etxeko janariari garrantzi handia ematen diogu.

Gosariak eta afariak aldez aurretik abisatuta ematen ditugu, 6 eurotan gosaria eta 17 eurotan afaria. Gosaltzeko orduak 9:00etatik 10:00etara eta afaltzekoak 20:30etatik 21:30etara dira. Jaiegunetan (Igandeak barne) ez da ez bazkaririk ez afaririk ematen.

Neguan txerri hilketako plater tipikoak prestatzen ohi ditugu: odolkiak, solomoak eta saiheski adobatuak, txistorra eta urdaiazpikoa. Udan baratzeko produktu ederrekin prestatzen dira platerak. Fruta garaian etxeko marmeladak egiten ditugu. Jateko gehienak gure baserriko lehengaiekin prestatzen ditugu.

Gosaria: 6 euros
Afaria: 17 euros
 
Etxeko ohiko produktuak
productos caseros