|
ASTE SANTUAN GAZTANDEGIRA BISITA BAZKARIAREKIN
Bisita bazkariarekin martxoaren 21ean. Goizeko 11.00etan hasiko da, kafe eta bizkotxoekin egingo dugu harrera. Ondoren abereak eta gaztandegia bisitatuko ditugu. Txangoa lekuko jaki ohikoekin egindako dastaketa (Bazkari) batekin amaituko dugu. (Gutxienez 18 pertsona).
Nahi izanez gero, arratsaldean gidatutako bisita egiterik badago, arratsaldeko 5.00etan hasiko litzateke Zigatik. Hemen herria ezagutzeko aukera badaukagu, eta Baztango herrien izatea azalduko dute; bere erlazioa abeltzantzarekin, bere aldaketak denboran zehar, bizierak,... Anizen bukatuko litzateke, abereak eta gaztandegia bisitatuz.
Urtean zehar gidatutako bisitak + bazkariak egiteko aukera badago, gutxienez 18 lagunentzako taldeentzat.
Hauetako edozein bisita egiteko, ezinbestekoa da aurretik deitzea, 656 759 597 telefonora.
|