Gure landetxearen ondoan Jauregia Esnekiak gasnategi ekologikoa dago, 2009tik abeltzaintza eta nekazaritza jasangarria bultzatzen saiatzen den negozio familiarra.
Produktu ekologikoen zuzeneko salmenta: jogurtak, irabiakiak, esnea eta behi-gasna.
Behitegira eta gasnategira bisita gidatuak, guttienez 20 lagunen taldeendako. Erreserba aldez aurretik egin behar da.
Elizondoko esnea saltzeko makinan Jauregia Esnekien produktu guztiak erosteko aukera dago.